PARTA HARTU!: DEITU BADEZUTE, ETORRI!
IMPaCT Kohorte, populazio-oinarriko kohorte bat da, 200.000 parte-hartzaileekin, 20 urtez gure herrialdean garrantzi handiena duten osasun-baldintzen eta gaixotasunen determinatzaile psikologikoak, sozialak, ingurumenekoak eta biologikoak aztertuko duena.
Parte hartzeko hautatua izan bazara, zure Osasun Zentrotik dei egingo dizute. Proiektuan lan egiten duten osasun arloko profesional bikainek, zure parte-hartzearen zergatia azalduko dizute. Ez izan zalantzarik eta bat egin proiektu handi honekin!
Zurekin harremanetan jartzeko unean, gure teknikariek argibide eta aholku zehatzak emango dizkizute IMPaCT Zentroan egingo duzun bisitetarako. Hona hemen laburpen bat:
Gizarte-Segurantzako zure zenbakia eta osasun txartelaren beste datu batzuk jakinaraztea eskatuko dizugu. Horregatik, garrantzitsua da IMPaCT Zentrora eramatea.
Lehenengo bisitan, telefono zenbaki desberdinak eskatuko dizkizugu (mugikorra, etxea, lanbidea), baita senide edo ezagunen baten zenbakia ere, behar izanez gero etorkizunean zurekin harremanetan jartzeko.
MAPA konfiguratzeko visita egunean, IMPaCT Zentrora mahuka zabaleko arroparekin edo mahuka motzean joan, brazaletea besoan lotu ahal izateko.
Era berean, bisitetara oinetako eta jantzi erosoekin joatea gomendatzen dizugu, froga batzuk egiteko kendu beharko baituzu.
Odol-laginak atera beharko dizkizugu hainbat analisi egiteko. IMPaCT teknikariek, egingo den eguna jakinaraziko dizute, Osasun Zentrora baraurik joan zaitezen.”