IMPACT AZPIEGITURA

Infraestructura IMPaCT

IIMPaCT Karlos III.a Osasun Institutuak sortutako Zientzia eta Teknologiari lotutako Doitasunezko Medikuntzako Azpiegitura da, eta Osasun Sistema Nazionalean Doitasunezko Medikuntzaren hedapen eraginkorra erraztea du helburu.

Medicina Predictiva

ARDATZ ESTRATEGIKOA

Medikuntza prediktiboa

Ciencia de Datos

ARDATZ ESTRATEGIKOA

Datu-zientzia

Medicina Genómica

ARDATZ ESTRATEGIKOA

Medikuntza genomikoa

MISIOA

Osasun Sistema Nazionalean Doitasunezko Medikuntza eraginkortasunez hedatzea errazteko oinarriak ezartzea, eta herritarren beharrei erantzuteko eskuragarri dauden baliabide zientifikoak erabiltzean kalitate zientifiko-teknikoa, ekitatea eta efizientzia ziurtatzea.

IKUSPEGIA

Espainian Doitasunezko Medikuntza garatzeko erreferentziazko zientzia-azpiegitura gisa eratzea, medikuntza seguruagoa, efizienteagoa, prebentiboagoa eta prediktiboagoa lortzeko.

Valores

BALIOAK

Kalitate zientifiko-teknikoa

IMPaCTek jarduketa guztietan kalitate zientifiko-teknikorik handiena ziurtatzeko premisapean lan egiten du, proposatutako helburuak lortzeko beharrezko elementua baita.

Osotasun zientifikoa

Osotasun zientifikoa berezkoa dute ikerketa-jarduerak eta zientziak, eta haren sinesgarritasunaren eta gizartearen konfiantzaren oinarria da.IMPaCTek osotasun zientifikoaren printzipioei jarraitzen die bere prozesu guztietan, funtsezko balio gisa.

Genero-ikuspegia

IMPaCTek genero-ikuspegia txertatzen du antolamenduprozeduretan, diseinu metodologikoan, datuen analisian eta emaitzen aurkezpenean eta hedapenean

Zientzia irekia

IMPaCTen sortutako informazioak, datuek, metadatuek eta produktu zientifikoek sarbide irekia izango dute, zientzia eskuragarriagoa, efizienteagoa, demokratikoagoa eta gardenagoa izan dadin.

Ekitatea

Eskainitako zerbitzuak, lortutako emaitzak eta sortutako ezagutza eskuratzeko ekitatea IMPaCTen funtsezko elementu bat da. Ikuspegi geografikoan, ikuspegi sozialean eta zientziaren eta ezagutzaren eskuragarritasunaren ikuspegian oinarrituta ekitatea bermatzeko prozesuak ezartzen dira.

Efizientzia

IMPaCTek baliabide publikoen erabilera arduratsua sustatzen du (eskalako ekonomiak, giza kapitalaren lankidetza eta azpiegituren integrazioa, gobernantza bakarreko erakunde banatu batean).

Ikerketa eta berrikuntza arduratsuak (RRI)

IMPaCTek RRI printzipioei jarraitzen die bere jarduketa guztietan. Adierazitakoaz gain, gobernantza arduratsua ezartzen du, eta erantzukizuna interes-taldeen eta erakundeen artean partekatzen da.

Bestalde, herritarren parte-hartzea ardatza da IMPaCTentzat balio-kate osoan, eta herritarrek haren jarduketa-ildoak sortzen, garatzen eta hedatzen parte hartzen dute.