“IMPaCT Kohortea” proiektua populazio-oinarriko kohorte-azterlan prospektibo, xede anitzeko eta multizentriko bat da
Hona hemen IMPaCT Kohortearen ezaugarri nagusiak:
Tamaina handia (200.000 inguru), eta Espainiako desberdintasun geografikorako eta aniztasunerako hurbilketa proportzional bat ahalbidetuko duen errekrutamendu-estrategia, egingarritasunaren, logistikaren eta epe luzerako atxikipenaren irizpideak lehenetsita
Parte-hartzaile bakoitzaren jarraipen prospektiboa metodo pasiboak eta aktiboak uztartzearen bidez, parte-hartzaile bakoitzarekin harreman errepikatuak eta zuzenekoak ahalbidetuko dituen erregistro-lotura elektroniko bat barnean hartuta.
Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera intentsiboa, parte-hartzaile bakoitzaren gaitasunen arabera, harreman pertsonalerako, komunikaziorako, datu-bilketarako (jarduera fisikoaren eta loaren erregistroa, adibidez) eta jarraipenerako (telefono adimendunak, tabletak eta internet, adibidez).
Azterketa fisiko normalizatu eta xehatu bat eta egungo teknikaren egoeraren arabera biobanku batean behar bezala biltegiratutako lagin biologikoen sorta handi baten bilketa txertatzea.
Parte-hartzaile bakoitzarekin aldizka (2 urtean behin gutxienez) harremanetan jartzea, ezarritako egutegi baten arabera. Harreman horiek baliabide elektronikoen bidez ezarri ahal izango dira. Egutegi horretan, egin beharreko azterketa fisikoak eta lagin biologiko eguneratuak txertatuko dira aldizka (5 urtean behin). Jarraipenaren aldian egiten diren aldizkako bisita guztiei esker, intereseko esposizioei buruzko informazioa eguneratu eta osasun-baldintza eta gaixotasun berrien agerpena identifikatu ahal izango da.