Aztertutako aldagaiak

Osasunari buruzko galde-sorta

Osasunari buruzko galde-sorta 5 urtean behin jasoko da. Gainera, 6 hilean behin beste galde-sorta espezifiko batzuk betetzeko eskatuko zaie parte-hartzaileei.

Galde-sorta honako bloke handi hauez osatuta dago:

  • Identifikazio pertsonalari lotutako aldagaiak

  • Aldagai demografikoak

  • Gorpuzkera eta ezaugarri fisikoak

  • Maila ekonomikoa eta gizarte-klasea

  • Enplegu-egoera eta lan-segurtasuna

  • Ugalketa-osasuna

  • Tabakoaren kontsumoa eta harekiko esposizioa

  • Edari alkoholdunen kontsumoa

  • Beste droga batzuen kontsumoa

  • Osasunari lotutako bizi-kalitatea

  • Desgaitasuna

  • Osasun mentala

  • Loa eta erritmo zirkadianoaren nahasmendua

  • Bakardadea, gizarte-harremanak eta sare sozialaren beste aldagai batzuk

  • Min kronikoa

  • Aho-osasuna

  • Ikusmena

  • Entzumena

  • Jarduera fisikoa eta egoneko bizitza

  • Elikadura

  • Aseguramendu pribatua

  • Uraren kontsumoa eta erabilera

  • Hiri-espazioetako bizi-kalitatea

  • Zaratarekiko esposizioa

Proba fisikoak

5 urtean behin, proba fisiko batzuk egingo zaizkie parte-hartzaile guztiei, osasun-egoeran izan dituzten aldaketak ezagutzeko. Proba horien bidez, giza gorputzaren sistema asko aztertuko dira, eta probak egiteak informazio ugari emango du azterlanerako. Honako proba hauek dira:

Antropometría

Antropometria

  • Garaiera eta pisua

  • Bioinpedantzia

  • Eskuaren indarraren balorazioa

  • Muskuluen eta ehun adiposoaren neurketa ekografikoa

Exploración Cardiovascular

Miaketa kardiobaskularra

  • Elektrokardiograma

  • Orkatila/besoa indizea

  • Arteria-presioaren monitorizazio anbulatorioa

  • Neurketa ekokardiografikoak

Actividad y Función Física

Jarduera eta funtzio fisikoa

  • Azelerometria

  • Bihotz-biriketako gaitasuna zikloergometroan

  • SPPB: Short Physical Performance Battery (65 urtetik gorakoen kasuan)

Audición

Entzumena

  • Audiometria bat egingo da

Realización de un Examen oral básico

Oinarrizko aho-azterketa bat egitea

Diabetes

Diabetesaren baheketa

Test de Batería Cognitiva

Bateria kognitiboaren testa

  • Fototest

  • Mini-Cog

  • Symbol-Digil Modalities test

  • Finger Tapping Test

Lagin biologikoak

5 urtean behin, parte-hartzaile guztien lagin biologikoak jasoko dira. Jasotako lagin-mota eta lan-protokolo normalizatuak IMPaCTen Medikuntza Prediktiboko Programako Lagin Biologikoen lantaldeak diseinatu ditu.

Odol-ateratzeak egingo dira zaineko ziztada bidez, analisi biokimikoak, hemogramak eta etorkizuneko beste saiakuntza batzuk egiteko. Gainera, gernuaren, gorozkien eta azazkalen laginak jasoko dira.