Parte hartzeko hautatzen bazaituzte, gutun ofizial bat jasoko duzu lehenik, eta telefono-dei bat ondoren. Dei horren bidez, zure bizilekutik hurbilen dagoen osasun-zentrora joateko ordua adostuko da zurekin.
Lehen bisitan, azterlana zertan datzan azalduko dizugu, zure zalantzak argituko ditugu eta parte hartzeko baimena eskatuko dizugu.
Hainbat bisita programatuko dira zure beharren arabera, eta bisita horietan zenbait osasun-proba fisiko egingo dizkizute.
Zure osasunari buruzko galde-sorta batzuk betetzeko eskatuko dizugu (online edo osasun-zentroan bertan), eta gure teknikarien laguntza izango duzu.
Osasun-zentroko erizainek odol-laginak hartuko dizkizute, eta etxean gernuaren, gorozkien eta azazkalen laginak biltzeko eskatuko dizugu. Hori guztia 5 urtean behin egingo dugu.
Bestalde, azterlaneko langileek zure historia klinikora eta Estatistikako Institutu Nazionaleko datu-baseetan zuri buruz eskuragarri dagoen informaziora jotzeko baimena eskatuko dizugu.